XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere ardatzaren inguruan egiten duen biratze mugimendua izango balitz Lurrak egiten duen mugimendu bakarra, Eguzkia egunero-egunero puntu beretik agertuko litzateke.


Baina biratze horretaz gainera, Lurra Eguzkiaren inguruan ere mugitzen da, elipse baten irudia duen ibilbidea deskribatuz.

Aipatu dugun mugimendu hori kontutan izanik, har itzazu berriro ere lur-globoa eta lanpara eta antzez itzazu Lurraren biratzea eta Eguzkiaren inguruan egiten duen translazio mugimenduak.


Udaberria
Uda
Udazkena
Negua

Noiz hasten da?

Noiz amaitzen da?

Zein da urteko egunik luzeena?

Eta laburrena?

Froga ezazu:

Kopernikoren aurretik pentsatzen zuten bezala, pentsa ezazu zuk ere, une batez, Eguzkia Lurraren inguruan biraka dabilela.

Teoria hori benetakoa den ala ez ikertu nahi duzu; eta horretarako, lehen beste teoriarekin egin zenuen bezala, lur-globoa eta lanpara edo linterna hartu eta teoriari dagokion antzezpena egizu.

Zer gertatuko litzateke urtaroekin, Eguzkia teoria honen arabera mugituko balitz?